Hemen zaude

Hitzaldiak EITBn: Betetzen al du EITB komunikazio taldeak bere zeregin informatiboa zerbitzu publiko moduan?

    LAB sindikatuaren IPAR-HEGOA Fundazioak eta BAIETZ Fundazioak azterketa lan bat eskatu zioten Aztiker soziologia kabineteari 2010ean. Lana hiru txostenetan banatu zen: Lurraldetasunaren trataera, generoarena, eta sozioekonomiarena. Bakoitzatik hainbat ondorio atera zituen LAB sindikatuak. Horiek azaltzeko, konpartitzeko, eta eztabaidatzeko bi hitzaldi antolatu ditu EITBko LABek datozen ekainaren 4an eta 8an EITBn.
    LABek gonbidapena luzatzen dizu bi hitzordu horietarako. Edorta Arana, EHUko irakasleak, eta Arkaitz Mtz. De Albeniz, Aztikerreko soziologoak hartuko dute parte eta zalantza metodologiko eta kazetaritzakoak argitzen saiatuko dira. Zure iritzia ere garrantzitsua izango da.

Ekainaren 4a astelehenean, 15:30etan Bilboko Iurreta gelan
Ekainaren 8a ostiralean, 15:30etan Miramongo Mikel Laboa gelan

    Gogoratu, hiru txostenak biltzen dituen liburuska eskuragarri duzula formatu fisikoan LABeko ordezkariei eskatu ezkero, eta euskarri informatikoan EITBko LABen webgunean:

  1. Lurraldetasunaren trataera
  2. Generoaren trataera
  3. Sozioekonomiaren trataera