Hemen zaude

LAB EITBko aukera berdintasunaren inguruko inkestaz

EITB TALDEKO AUKERA BERDINTASUNAREN INGURUKO INKESTA
LABen IRITZIZ EZ DIO LANGILEOK BEHAR DUGUNARI ERANTZUNIK BILATZEN

Inkesta orokorrean hartuta ezin dugu erantzun batik bat datu nahikorik ez daukagulako.

EITBk Aukera Berdintasunarekin daukan konpromisoaz galdetzen du eta hori erantzun ahal izateko enpresak ezagutarazi beharko luke zeintzuk diren berak hartutako konpromisoak eta horretarako erabiliko dituen baliabideak.

Bestetik, inkesta arrazoituta eta objektiboki erantzuten jarraitu ahal izateko, jakin beharko genuke sustapenerako hautaketa prozesuetan, bai etxe barrukoetan bai EITBrentzat lan egiten duten azpikontratetan, zer eskatzen den, enpresa barruko sustapenean ze dedikazio maila exijitzen den eta soldaten inguruko zenbaki guztiak zeintzuk diren, osagarriak barne.

Azkenik, bizitza pertsonala, familiarra eta lana bateragarri egiteari buruzko galdetegiak estatistikarako baino ez du balio. Ez du galdera zehatzik egiten bateragarritasuna lortzeko langileok ditugun arazo zehatzei buruz.

Era berean, enpresan berdintasun plana abiatzearekin ados gauden ala ez esan ahal izateko, jakin beharko genuke ze plan izango den, eskubideak baino aitortuko ez dituen deklarazio plan bat edo emaitzak ere bermatuko dituen plan adostu bat, eta langileon parte hartzea eta kontrolarekin.

Hortaz, Langile Batzordeak, eta bereziki LABek, berdintasuna plana adostea eskatu izan dugu baita lantoki bakoitzerako aukera berdintasun batzorde bana antolatzea.

Zuzendaritzak, ostera, EITB osorako lan talde bakarra antolatu du eta bertan komite bakoitzak langileen ordezkari bakarra izendatzea proposatu du, erantzukizunak eta eskubideak zehaztu gabe ere.

Hau, beraz, ez da langileok eskatutako plana. Zuzendaritzari zera eskatzen diogu berriro, ETBko langile batzordearekin plana adosteko behingoz, 2009ko lan hitzarmenean jasotzen den bezala.

LAB – Euskal Telebista

2010eko abenduaren 21ean