GARA-EDITORIALA: Cocina, emplatado y desenfoque en la encuesta de EiTB

A cuenta de la polémica de laboratorio creada en torno al programa «Euskalduna naiz, eta zu?», la semana que hoy termina arrancaba con la presión por parte de algunos grupos unionistas para que el Ejecutivo de Gasteiz ejerciera mayor control sobre los contenidos que emite EiTB. Tal y como ya había avanzado Lakua, el Ente terminó por retirar el programa incluso de su web, algo que ha criticado el consejo de redacción de la radiotelevisión pública, entre otras razones porque ahora la versión manipulada es la única que está disponible públicamente. Censura en diferido, cabe añadir.

J.AGIRRE GARAn: «Argi izan behar dugu EITB publikoa eta denona dela»

0312_kul_jasone3JASONE AGIRRE GARITAONANDIA - EH BILDUKO LEGEBILTZARKIDEA

EITBn hogeita bost urteko ibilbidea beteta, «ofizio» berria du Jasone Agirre Garitaonandiak (Abadiño, 1968) EH Bilduko legebiltzarkide gisa. Gertutik ezagutzen du euskal irrati-telebista publikoa eta bidea egiten hasi den erreformari buruz mintzatu da lerrootan. Taldeak kulturgintzan egindako beste apustu batzuez aritzeko aukera eta gogoa ere izan ditu. Zintzotasuna eta dotorezia darabiltza ahoan.

EiTBko Erredakzio Kontseiluaren adierazpena, 'Euskalduna naiz, eta zu?' telebista saioaren emisioak eragindako polemika dela eta

ETBko saio horri buruz egin den erabilera alderdikoia eta interesatua salatzen dugu. Entretenitzea helburu, klitxeak eta aurreiritziak modu barregarrian erabiltzen dituen saioa da, beste inolako asmo txarrik gabe.

Komunikazioaren esparruan diharduten profesionalen adierazpen askatasunaren defentsa irmoa berresten dugu.

Ez gatoz bat EiTBko Zuzendaritzak saioa plataforma guztietatik kentzeko hartu duen erabakiarekin. Horren ondorioz, sare sozialetan zabaldutako muntaia besterik ez dago eskura eta, horrela, saioa ezin da bere osotasunean aztertu eta baloratu. Beharrezkoa deritzogu edukiak bere osotasunean eskuragarri jartzea.

EITBko LABek neurriak hartzeko exijitzen du, zentsura gehiagorik ez onartzeko ordea

http://imagenes21.eitb.org/multimedia/recursos/cabecera_programa/cab_euskalduna_naiz_eta_zu_eu.jpgLehenengo eta behin «Euskalduna naiz eta zu?» programako langileekin eta kolaboratzaileekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu, pairatzen ari diren neurri gabeko jazarpen pertsonal eta profesionalaren aurrean.

Ohikoegi bihurtzen ari da hainbat alderdi eta komunikabide hartu duten kontrol ideologikoaren estrategia. Hau da, EITBk albiste edo programa baten ikuspegia gogoko ez dutenean jazarpen makineria martxan jarri, eta profesionalak erasotzeari ekiten diote helburu anitzarekin: langilea deuseztatu edo gutxienez autozentsurara bideratzea, eta arduradunak zentsurara jotzea. Kasu honetan testuingurutik ateratako programa baten irudien erabilera maltzurrarekin abiatu dute eraso zentsuratzailea.

BERRIA: EITBk kontrol neurriak hartu nahi ditu eduki «iraingarriak» saihesteko

ETB1eko <em>Euskalduna naiz, eta zu?</em> saioak sei atal izan zituen eta otsailaren 15ean bukatu zen.Iñigo Urkullu lehendakariak bere egin du herritar askok senti zezaketen «ofentsa sentimendua»

Euskalduna naiz, eta zu? saioaren Espainiari buruzko atala otsailaren 8an eman zuen ETB1ek, eta ondorengo hiru asteetan inor ez zen aztoratu. Inork ez zuen iruzkinik egin saioaren inguruan. Joan den larunbatetik, ordea, Hego Euskal Herriko eta Espainiako alderdi politikoek eta hainbat komunikabidek ez dute beste gairik ahotan, eta saioa arbuiatzera eta salatzera agertu dira han eta hemen —EITBk larunbatean bertan kendu zuen atala webgunetik, PSE-EEk eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu eta gero—. Jaurlaritzak igandean ETBri eskatu zion ez emititzeko berriro saio «iraingarririk».

Eusko Irratiko zuzendaritzak ez du bete nahi plantila erregularizatzeko adostutakoa

Eusko Irratiko LABek egiaztatu du,  Eusko Irratiko zuzendaritzak ez duela bete nahi plantila erregularizatzeko 2014an adostutako akordioa. Kosta ahala kosta, zuzendaritzak akordioa urratzeraino babestu ditu EIn kontratu mugagabe ez finkoarekin gelditzen diren langileak; erabaki horrek galeraziko du Lan Eskeintza Publikoan (LEP) plaza izateko eskubidea irabazi zutenek, lanpostu hori eskuratu ahal izatea.

Honen guztiaren ondorioz, jokabide hau irmoki salatzearekin batera, Eusko Irratiko LABek  aztergai ditu Epaitegietan eman beharreko urratsak.

Zuzendaritzak argudiatu digu ez duela indarrik,  EITBren berrantolamendua eztabaidagai izango den aldi berrian,  beraien behin behinokotasunetik egiturazko plantilari buruz erabakirik hartzeko. Bitxia da  irratiko egoera, zuzendaritza honek ETBn eta EITBnet-en egiturazko plantilaz negoziatzeko proposamena egin dionean behin eta berriz sindikatu honi.

Etiketa: 

BERRIA: EITBren erreforma "integrala" egiteko lantaldea sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia Raul Bogajo / Argazki PressEAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako erdibideko zuzenketa onartu dute. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira.

PPk egin zuen legez besteko proposamena, EITBren erreforma integrala egiteko lantalde bat sortzeari buruz. Talde politikoek zuzenketak proposatu zituzten, eta azkeneko egunotako eztabaiden ostean, EAJk, PSE-EEk eta PPk adostutako testua onartu dute. Erdibideko zuzenketaren arabera, Eusko Legebiltzarrak berretsi egin du 2016ko ekaineko erabakia, EITBren erreforma osoari heltzeko eztabaida abiatzekoa, alegia. "Helburua da Euskal Irrati Telebista zerbitzu publikoa efizientzia handiagoz eskaintzea". EITBren kontrolerako batzordearen barnean sortuko dute lantaldea EITBren erreformari aurre egiteko, eta honako gaiak aztertuko dituzte: "Erakundearen iraunkortasuna eta efizientzia; zuzendaritza organoen hautaketa, eta kontrolerako eta gardentasunerako tresnak; eskaintza errealitate soziolinguistiko berrira egokitzea, halanola, teknologia aldaketa eta erabilera berrietara; enpresa eta antolakuntza ereduko aldaketak; eta euskal ikus-entzunezko industria sustatzea eta babestea".

INFO7: Jasone Agirre [EH Bildu]: “EITBko ardura postu guztiak atzamarrez izendatzen dira”

AgirreGeroz eta gehiago dira EITBren baitan erreforma sakona behar dela uste dutenak eta horren erakusgarri da EH Bilduk Gasteizeko Parlamentuan aurkeztu duen EITBren berfundaziorako proposamena. Hain zuzen, horren inguruan galdetu diogu goizean, Kalegorrian saioan, Jasone Agirre parlamentariari.

[Elkarrizketa entzun]

Zorionak Eusko Irratiko azken oposaketetan lanpostua eskuratu zenuten lankide guztiei

Atzo bertan jakin genuen TSJtak emandako epaiari ez diola inork errekurtsorik jarri eta beraz, irratiko lan postuen eskaintza guztiz legozkoa izan zela. Estatuko abokatuak jo zuen deialdiaren aurka, eta ESK sindikatuak bat egin zuen helegitearekin. LAB izan zen lan postua atera zuten langileen alde egin zuen sindikatu bakarra, epaiketan parte hartuz.
 
Pozten gara, behin betiko erabaki honekin, eta oposaketak modu garden eta duinez gainditu zuten lankideei inork ez diela lan postua oparitu berretsi nahi dugu.
 
LABek Eusko Irratian hartu zuen erabakia zuzena izan zela are argiago geratu da.
Etiketa: 

J.AGIRRE BERRIAn: «Eragile askok dute zer esana EITB aldatzeko»

Jasone Agirre. EH Bildu koalizioko legebiltzarkidea: «Eragile askok dute zer esana EITB aldatzeko»

'EITB 2022. Eredu berriaren oinarriak' agiria aurkeztu du asteon EH Bilduk, eta beste talde politikoei bidali die. Agirrek esan du egungo egoerara egokitu behar dela EITBren lege berria.

1991tik 2016ra ETBn kazetari lanetan aritu ostean, EH Bilduko legebiltzarkide taldean ari da orain Jasone Agirre (Abadiño, Bizkaia, 1968). «Aldaketa handia da, eta beste mundu bat ezagutzen ari naiz». Aitortu du «gogorra» egiten ari zaiola, baina, era berean, «aberasgarria» ere bai.

EHBILDU.EUS: EH Bilduk EITBrentzako eredu berria proposatu du, kalitatezkoa, euskalduna eta independentea

Egungo eredua desfasaturik dagoelakoan, EH Bilduk prestigioa itzuli nahi dio EITBri. Oinarriak aurkeztu ditu ezinbesteko eztabaida horri sakon eta berehala ekiteko. Ikus-entzunezko Komunikazioaren Legea proposatu du.

EH Bilduk EITBren birfundaziorako ardatzak aurkeztu ditu gaur, eta EITBren eredu berri bati buruzko eztabaidari heltzeko oinarriak barne biltzen dituen eta EAJ, Podemos eta PSEri jada helarazi dien agiriaren berri eman du. Jasone Agirrek eta Unai Urruzunok azpimarratu dutenez, “EITB berria proposatzen dugu, kalitatezkoa, euskalduna eta independentea”.

GARA: EITB birpentsatzeko erronka, oraino heldu gabeko zeregina

0100_eg_eitbBetiereko eztabaida bihurtu da EITBren erreformarena, orain arte ez da urratsik eman ordea. Euskal Herriak eta komunikazioaren arloak bizitako aldaketek 1982ko legea berritzea ezinbesteko egiten dute. Legebiltzarrari dagokio gaia tiraderatik ateratzea.

Duela ia 35 urte sortu zen Euskal Irrati Telebistaren legea, eta ordutik ez du ia aldaketarik bizi izan. Gaur egungo Euskal Herriak, aldiz, ezberdintasun nabarmenak ditu aurreko mendeko 80ko hamarkadakoarekin. Gizartea aldatu da eta berekin egoera politikoa eta soziolinguistikoa. EITB, ordea, ez da egokitu aldaketa horietara, hala nabarmentzen du Josu Amezaga EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak. Unibertsitatea izan zen, hain zuzen, aurreko legegintzaldian irrati telebista publikoaren erreformarako metodologia parte hartzaile bat diseinatzearen arduraduna, Gasteizko Legebiltzarrean gaia lantzeko propio sortutako batzordeak hala eskatuta. Batzordeak, ordea, ibilbide laburra izan zuen, eta proposamena tiraderan gordeta gelditu da. Ikusteko dago zer bide hartzen duen hasi berri den legegintzaldian. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin hitz egiteko saiakeran, auzia mahai gainean jartzea legebiltzarrari dagokiola erantzun du. EAJk eta PSEk sinatutako akordioak ez dio gehiegi gaiari buruz, eztabaida irekitzeko beharra jasotzen badu ere.

BERRIA: ETB1i lehentasuna emanda EITB birsortzea proposatu du EH Bilduk

Koalizioak uste du euskarari lekua eman behar zaiola ETB2n, Radio Euskadin eta Radio VitorianEITBren Bilboko egoitzako erredakzioaren artxiboko irudi bat.

EITBk komunikazio talde «integral» gisa mamitu eta «errefentziazko informazio ikur» bilakatu behar du, EH Bildu koalizioaren ustez. «Objektiboa, hurbila, inpartziala eta ikuspegi kritikodun mutimedia talde publiko kalitatekoa». Halako irrati-telebista publikoa nahi du. Xede hori lortzeko, datozen bost urteetarako proposamen bat egingo du EH Bilduk. Bi aste barru aurkezpen publiko bat egingo du koalizioaren Legebiltzarreko taldeak, proposamenaren berri emateko.

TXOSTENA - EITBko albistegiak: LABen diagnostiko orokorra eta proposamenak

Txosten hau egiteko arrazoiak:

EITBko LABek txosten berria kaleratu du gaur, bertan komunikabide publikoaren albistegien azterketa eta proposamen zehatza egiten ditu. Betidanik EITBren erabilera partidista egin izan baitute Jaurlaritzan egondako alderdiek, eta hau etxe barruan LABek beti salatu izan du, bakardadean.

Oraingoan irakurketa atenporala egin dugu, albistegien arazoa unean unekoa edo koiunturala baino, estrukturala delako. Hain zuzen EITBk agintean dagoen alderdiaren kontrola ziurtatzeko nahita sortutako egitura du. Bestalde, eta kontutan edukita EITBren irismena zabalagoa dela kontuan hartuta, txostenean informazioaren ekoizpenera mugatuko gara. Kultura, entretenimendua... eta hauek negozioarekin duten lotura ez ditugu gaur ukituko.

Txostena zergatik orain?...

EITBko LABeko ordezkariok #AltsasukoakASKE ekimenarekin bat

EITBko LABeko ordezkariok Altsasuko gertakariak direla eta atxilotutako gazteei elkartasuna adierazten diegu. Era berean Euskal Telebistak gaiarekin izandako jokabide partzial onartezina salatzen dugu.

ETBko erredakziorako laguntzailea lanpostu lan-poltsaren hizkuntza-proba

EITBk jakinarazi nahi du EUSKAL TELEBISTA SAko erredakziorako laguntzailea lanposturako lan-poltsaren hizkuntza-proba egingo dela abenduaren 17an.

Euskal Irrati Telebistak jakinarazi nahi du EUSKAL TELEBISTA SAko erredakziorako laguntzailea lanposturako aldi baterako lan-poltsaren hizkuntza-proba (euskara eta gaztelania) egingo dela abenduaren 17an, larunbata, goizeko 09:00etan, EiTBk Bilbon (Bizkaia) dituen instalazioetan, Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2. zenbakian. Hautagaiak 08:45ean egon beharko dira egoitzako sarrera nagusiaren barruan, segurtasun-kontrolaren alboan, dagokien identifikazio-txartela jasotzeko. Garaiz iritsi behar dira, eta betekizun hori betetzen ez duen orori proban sartzeko eta parte hartzeko aukera ukatu ahal izango zaio.

Erredakzio-languntzailerako ETBko lan-poltsa sortzeko deialdia

Honen bidez, Euskal Irrati Telebistak jakitera eman nahi du EUSKAL TELEBISTA S.A. enpresan erredakzio-laguntzaileko lanpostua betetzeko aldi baterako lan-poltsako hautapen-probak honako hauek izango direla:

- Errotulazio grafikoa maneiatzea, albistegien tartean VIZRT TRIO erabiliz, eta, egokia bada, grafikoa prestatzea.

-Ofimatika praktikoa eta eskaleta: albiste- edo kirol-edukiko eskaleta aplikazio informatiko batean sartzea, eta eskaleta bera egitea “Word” formatuko dokumentu batean.

- Euskara eta gaztelaniako hizkuntza-proba.

GURASOS azaroak 26 | Baietz 200.000

Gure telebista publikoak ez zuen azaroaren 26an GURASOSek deitutako "Gipuzkoa + : eman bidea osasuna eta adostasunari" manifestazioaren berri eman, eta horregatik guk egin dugu albiste hori egoerari buelta emateko. ERRONKA bideo honek egun horretako audientzia gainditzea da, eta beraz, Euskal Herriko 200.000 pertsonek ikusi behar dugu bideo hau. Lagunduko diguzu? Zabaldu! #Baietz200000

Agur eta ohore Komandante ¡Hasta la victoria!

b_345_173_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_11_25Fidel_fidelCastroRuz.pngGaur denok inoiz entzun nahiko ez genuen berri batekin esnatu gara. Fidel Castro Ruz hil egin da 90 urte zituela, Kubako iraultzaren lider historikoa, historiaren norabidea aldatu zuen iraultzailea. Lehenik eta behin gure doluminak adierazi nahi dizkiogu Kubako herriari momentu triste hauetan.

Munduko iraultzaile guztiontzat Fidel inspirazio bat izan da, lider iraultzailearen erreferentzia bere herriarekin batera inperialismoari aurre egiten ziona bere herriaren alde dena ematen zuen iraultzaile baten duintasunarekin.

ETBko erredakzioko lan poltsa: Zuzendaritza berriro tranpa egin nahian

LABek kontratazio politikaren salaketa, maiatzean egindako elkarretaratze bateanAtzo PRECOn izan zen bilera ETBko erredakzioko lan poltsaren gardentasunaren eta objektibotasunaren kontra Zuzendaritzak hartu nahi izan duen erabakia dela eta.

Izan ere, uztailean erdietsitako akordioaren arabera, erredaktoreen eta erredakzio laguntzaileen azterketak zuzentzeko garaian Zuzendaritzaren eta Langile Batzordearen aldetik bina kidek parte hartuko zuten parekidetasunez. Probak larunbata honetan izanik, asteazkenean bertan Zuzendaritzak bere erabakiaren berri eman zigun: euren aldetik bi kide, eta langileen aldetik bakarra egotea.

Aitor Villa, EITBko segurtasun buruak, nagusiei amen, eta menpekoekin harroputz

Euskal Telebistako LABek segurtasuneko arduraduna den Aitor Villaren jokabide larderiatsu berri bat salatu nahi du.

Izan ere hainbatetan ez da gauza izaten (edo ez zaiola interesatzen) Zuzendaritzari aurre egiteko langileon segurtasuna bermatzearren neurriak exijitzeko garaian. Kontran, bere menpeko langileak, ETBkoak eta batez ere azpikontratetakoak, gehiegikeriaz zigortzeko joera izaten du.

Azken abusua segurtasuneko langile batekin egin du, egoera psikologiko larri bati aurre egin behar izan ziona. Langile honek arrisku larri bat ekiditearren hutsegite arin bat izan zuen, baina Villak bere izaera harroa ateraz zigor larria ezarri nahi izan zion.

Ez da lehen aldia Villak horrela jokatzen duena langile honen kontra, eta esan bezala ez du aukera galtzen bere menpean eta egoera ahulenean dauden langileak zapaltzeko. LABek egoera hauek salatu, eta langileei babesa eskeini nahi die.

ETBko erredakziorako lan-polsa sortzeko deialdia:onartuak eta probak

ETBko albistegietako erredakziorako lan-poltsa barematuak sortzeko deialdiaren onartuen zerrendak eta c erredaktoreetzat proben egutegia argitaratu dira.

LABek bakarrik defendatzen du lan poltsa elebiduna Eusko Irratian

Eusko Irratiko LABek bere kezka adierazi nahi du zuzendaritzak eta gainontzeko sindikatuek irailaren 29-an egindako bileran mahaigaineratu ziren zenbait proposamen eta hartu ziren zenbait erabakiren harira. Lan poltsaren osaketari dagokionez, urtea amaitu bitartean gaur egungo osaketarekin jarraitzea erabaki zen. Bileran azaldu genuen bezala, erabaki horren kontra gaude, LEP-aren oinarrien kontra doala uste baitugu. Oinarrien 5.1.3 puntuan, 22garren orrialdean,  esaten da hizkuntza gaitasuna egiaztatu ez duten elebakarren zerrenda baliogabetuta geratuko dela behin prozesua amaituta. Gure zerbitzu juridikoen arabera, beraz,  zerrenda hori lan poltsa zaharren aurretik jarri ezkero, lan boltsa zaharretan egon eta bere burua kaltetuta ikusten dutenek auzitara jo lezakete.

Etiketa: 

%5a EITBko langile guztioi itzuli!!! Elkarretaratzean administrazio kontseiluko kideei testu hau eman diegu

Administrazio kontseiluaren bilera dela eta, EITBko langileok elkarretaratzea egin dugu EITBko Bilboko egoitzan Eusko Irratiko langile batzordeak deituta. Hona hemen harreran banatu diegun testua.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS