BERRIA: Espazio erradioelektrikoa zabaltzeko eskatu dio Nafarroak Madrili

Nafarroan ETB ikustearen aldeko protesta UPNren egoitzan.Nafarroan ETB ikusi ahal izateko, bigarren multiplex digitala emateko edo multiplex autonomikoa sei kanaletara zabaltzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak.

Beste pauso bat eman du Nafarroako Gobernuak, behin betiko Nafarroan ETB ikus dadin. Espainiako Gobernuari eskaera zehatza egin dio: bigarren multiplex digitala sortzeko edo dagoen multiplex digital autonomikoan kanal kopurua seira zabaltzeko. Nafarroako Gobernuko bozeramaile Ana Ollok adierazi du prozedura horren bideragarritasun teknikoa aztertu dutela: "Ez litzateke kalitate arazorik izango, nahiz eta hori zen kezketako bat". Ollok azaldu duenez, kanal kopurua seira zabaltzeko aukera merkeagoa da: "Gainera, telebista autonomikoek orain baino gutxiago ordaindu beharko lukete, multiplexa partekatuko luketelako". Orain arte, beste autonomia erkidego batzuek bigarren multiplexa eskatu izan dutenean, Madrilek ezezkoa eman die, Katalunian izan ezik.

EITBko langileek lanuzte eta kontzentrazioak egin dituzte euren soldaten defentsan

Eusko Irratia, EITBnet eta EITB erakundeko langileek lanuzte eta kontzentrazioak egin dituzte gaur euren soldaten defentsan, 2010ean ezarri zieten %5eko soldata murrizketa etetea eta kendutako dirua bueltatzea eskatuz. Deialdi honek erantzun zabala izan du, besteak beste, EITBneten ia erabatekoa izan da jarraipena eta Euskadi Irratian %85 ingurukoa.

EITBko Zuzendari Nagusiak ez dio egia esan Parlamentuari

Parlamentutik EITB Taldean txandakako lan kontratua erabiltzeari buruzko idatzizko erantzuna eskatu zaio Zuzendari Nagusiari. ETBko LABek dio Iturbek ez duela egiarekin erantzun, izan ere kasu hauetan lan poltsak zintzo-zintzo betetzen ari direla baieztatzen du.

Baieztapen hau gezurtatu nahi du LABek.

Ekainaren 10ean lanuzteak eta kontzentrazioak EITBn (ordutegiak)

EKAINAREN 10ean LANUZTEAK eta KONTZENTRAZIOAK,

EUSKO IRRATIAN, EITBNET-EN eta EITB erakundean

 

- LANUZTEAK:

  • Eusko Irratia: 08:00-10:00 eta 18:00-20:00
  • EITBNET: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00
  • EITB erakundea: 10:00-12:00

PNVk eta PSEk soldata murrizketei eusten diete

Atzo Gasteizko Parlamentuko EITBren Kontrolerako Batzordean hiru Legez Besteko Proposamen garrantzitsu eztabaidatu dira. Horietako bat EHBILDUK aurkeztutakoa, EITBko langile guztiei 2010ean kendutako %5a itzultzearena. Epaitegiek Euskal Telebistako langileei soldata murriztea legez kontrakotzat jo zuten, eta neurria EITB Taldeko langile guztiei zabaltzea eskatzen zuen. Proposamena ez da aurrera atera, eta PNVk eta PSEk euren botoak berriro ere batu egin dituzte justiziaren eta epaitegien kontra, soldata murrizketei eutsiz.

BERRIA: Nafarroara ETB «berehala» itzultzeko eskatu du legebiltzarrak

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa onartu dute. PPk aurka bozkatu du, eta esan du errua legea bete ez dutenena delaErreniega mendiko telebista antena. Handik jaso izan dute Iruñerrian ETBren seinalea.

Eusko Legebiltzarrak agindu zehatza egin die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari: «Berehala berriz ekiteko ETBren emisioei Nafarroan, hasiera batean behin-behinean, Nafarroako Gobernuaren irrati frekuentzia espektroaren bitartez. Eta ahalik eta bizkorren ofizial egin daitezela emisioak, dagozkien lege babesarekin». EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa onartu zuten atzo Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, EITBren Kontrolerako Batzordean. Hiru gobernuei exijitu diete konpontzeko eragindako «kalte larria» eta aintzat hartzeko audientziaren «interes orokorra».

Hurrengo kontzentrazioak, lanuzteak eta epaiketak. % 5a itzuli!

Gure soldaten defentsan, DATOZEN HITZORDUAK

Aurrekoan azpimarratu genuen bezala, borroka molde guztiak erabiltzea ezinbestekoa da lorpenik nahi badugu: borroka sindikala, juridikoa eta instituzionala. (...)

Datorren astelehenean, ekainaren 6an, LABek kontzentrazioa deitzen du eguerdiko 13:00etan Gasteizko Parlamentuaren aurrean. Jaurlaritzari EITBko langile guztiei %5a itzultzeko EH BILDUk proposatutako Legez Besteko Proposamena eztabaidatuko da Batzordean. Bertan egongo gara kanpoan kontzentrazioan, eta ondoren barruan eztabaida jarraitzen.

EITBko Administrazio Kontseiluak langileei soldata murrizten jarraitzea erabaki du

EITBko Administrazio Kontseiluak atzo egindako bileran 2010ean EAEko sektore publikoko langileentzako agindu zen %5aren soldata murrizketa atzera botatzeko proposamena aurkeztu du LABeko ordezkariak. Epaitegiek ETBko kasuan legez kontrako murrizketa izan zela onartu dutela kontutan hartuta, hain zuzen ere EITBko gainontzeko langileei soldata lapurtzen ez jarraitzea eta epaitegietan jarrita dauden salaketei kontra ez egitea proposatzen zen. Horren aurrean PNVk eta PSEk esaldi ezin ponpoxoagoa eta antzuagoa bezain tranpatia adostu dute, laburrago esanda «legea bete dadila». Hauxe da Administrazio Kontseiluak onartutako testua:

Gure soldaten defentsan, gaur 16:00retan kontzentrazioa Bilbon

EITBko langile-batzorde guztiok deituta, elkarretaratzea egingo dugu astelehen honetan, 16:00etan, Bilboko egoitzako beheko harreran, EITBko administrazio kontseiluaren bilera dagoela baliatuta.

Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB erakunde publikoan soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia EITBko langile guztiei itzultzeko exijituko dugu.

Gaur ere kontzentrazioak egin ditugu. Astelehena 30ean 16:00retan Bilbon berriro!

GURE SOLDATEN DEFENTSAN, LANGILEOK KALERA ATERA GARA

EITBko langile-batzorde guztiek deituta, elkarretaratzeak izan dira EITBko Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzetan.

ETBn egin duten moduan, Auzitegi Konstituzionalak eta Auzitegi Gorenak emandako ebazpenak Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB baltzu publikoan ere aplikatzeko eskatu dugu langileok. Hau da, soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia EITBko langile guztiei itzultzeko exijitu dugu.

Bilboko kontzentrazioa

Bilbo

Gasteiz

Gasteiz

Miramon

Miramon

 

Osteguna 26an ere mobilizazioak EITBn

Langileen asanbladetan esan bezala, bide judiziala (ekainean izango dira Eusko Irratiko eta EITBNETeko epaiketak) eta erakundeetakoa (Eusko Legebiltzarra eta EITBko Administrazio Kontseilua) abian daude. Baina soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia langile guztioi itzultzeko ahalmena enpresak eta Eusko Jaurlaritzak dute. Beste era batera esanda, borondatea badute, murrizketa eten eta kendutako guztia itzul dezakete. Baina borondatea ez zaie berez sortuko, eta gure ustez bide horretan orain da mobilizatzeko unerik egokiena.

EITBko LABek ere maiatzaren 28an Bilbon dugu hitzordua

Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz. Helburu honekin datorren maiatzaren 28an, mobilizazio nazionala egingo dugu Bilboko kaleetan. Mobilizazio anitza eta dinamikoa izango da, prekarietatea gogorki pairatzen duten langileei hitza emango diena.

EITBko LABek ere larunbaterako deia sustatzen du, jakina

ETBn ere osagarri GUZTIEN proportzioa kobratu behar dira oporretan, jaso berri dugun sententziaren arabera

ETBn ere, Eusko Irratian bezala, oporretan langileek urtean zehar kobratzen dituzten osagarriak eskuratuko dituzte Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratu berri duen sententziaren arabera. Beraz, ETBko langileok oporretan ere kobratu behar ditugu urtean zehar kobratzen ditugun plusak:

EITBko langileok lapurtutako %5a itzultzeko exijitu dugu gaur

EITBko langileok kendutako soldataren % 5a itzultzea eskatu dugu Bilboko, Miramongo eta Gasteizko EITBren egoitzen aurrean egindako elkarretaratzeetan.  EITB taldeko sindikatu eta langile batzorde guztiek deituta, Radio Euskadiko, Gasteiz Irratiko, Euskadi irratiko, EITBNET eta EITB enteko langileok izan gara aldarrikapena kaleratzeko ekitaldietan.  ETBko langileak ere bertan izan dira, nahiz eta dagoeneko murrizketa etetea eta atzerapena itzultzea dagoeneko epai bidez lortu duten.

Datorren ostegunean, maiatzaren 26an errepikatu egingo ditugu protestak. Maiatzaren 31n ere, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta. Ekainaren 10ean lanuzteekin hasiko gara.

Kendutako %5a EITBko langile guztioi itzuli!!!

Bilbo Miramon Gasteiz

Urtean zehar kobratzen ditugun osagarri guztiak oporretan ere proportzioz jaso beharko ditugu Eusko Irratian

EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Irratiko sindikatuok jarritako salaketaren sententzia atera berri du. Horren arabera, 2014ko uztailaren 9tik aurrera kobratzen ohi ditugun osagarriak oporretan ere ordaindu behar zaizkigu, proportzioz. Gogora ditzagun zeintzuk diren Eusko Irratiko lan hitzarmenean jasota ditugun soldata osagarrien artikuluak:

Kendutako %5a exijitzeko mobilizazioak hasiko dira jada

LABek ditutako kontzentrazioa, apirileko administrazio kontseiluaren bilera zela etaEuskal Telebistako langileentzat onartu bezala, EITB taldeko gainontzeko langileentzat (Eusko Irratia, EITBNET eta EITB baltzu publikoa) ere 2010etik kendutako soldataren %5a itzultzeko eta murrizketa lehenbailehen eteteko exijitzeko mobilizazio dinamika abiatuko dugu. Oraingoan sindikatu guztiok deituta datozen maiatzaren 19, 26 eta 31 egunetan kontzentrazioak egingo ditugu, eta EITB taldeko langile guztiok gonbidatuta daude parte hartzera:

  • 19an eta 26an: Bilbon eta Gasteizen 9.30etan eta Miramonen 11:00tan
  • 31n: Bilbon 15:30etan, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta

Euskal Telebista Euskal Herri osoan ikusi ahal izatea aldarrikatu dugu langileok

ETBko Langile Batzordeak deituta, eta EITBko gainontzeko Batzordeek bat eginda, kontzentrazioa egin dugu komunikabide publikoak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Izan ere, gobernu espainiarrak erabilitako lege eta mehatxuak direla medio, atzo Euskal Telebistaren seinale digitala eten egin baitzen Nafarroan.

EITBko LABen iritziz, eraso sinple bezain bortitz honekin estatu espainiarrak ETBren “txoriaz” gain, beste hainbat txori akabatu nahi ditu kolpe bakarrez: Nafarroan euskarak eta euskal kulturak (Nafarroako hizkuntzak eta kulturak alegia) duten babesa; Euskal Herria zatikatuta mantentzea; eta “kontakizun bakarraren” estrategiaren ildoa indartzea.

Maiatzak 6 ostirala, 11:30etan kontzentrazioa: «Euskal Telebista Euskal Herri osoan»

Espainiar gobernuak Euskal Telebistaren seinalea Nafarroan heda ez dadin hartutako neurri berriaren aurrean Langile Batzordeak kontzentrazioa deitzea erabaki du.

Maiatzaren 6 ostiralean 11:30etan Bilboko egoitzaren aurrean

EITBko langile guztiok gonbidatuta zaudete «Euskal Telebista Euskal Herri osoan» lelopean egingo den kontzentrazioan parte hartzera, baita dagoeneko change.org-n antolatu den sinadura bilketan zure babesa emateko ere.

Oporretako osagarrien epaiketak

Joan den asteartean (maiatzak 3) egin ziren ETBko eta Eusko Irratiko epaiketak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, oporretako osagarrien auziaren baitan LABek eta ELAk modu bateratutan sartutako demanda kolektiboaren harira.

Epaia datozen asteotan ezagutaraziko dute.

EITBNETen LABek hasitako prozesu judizialaren epaiketa ere egun berean zegoen deituta, goizean goiz, Bilboko Lan-arloko 9. epaitegian, baina atzeratu egin da.

Auzi honen inguruan Euskal Herrian aurrekaririk ez dagoela ikusita eta ETBko eta Eusko Irratiko epaiketak egun horretan bertan egingo zirela kontuan hartuta, epaileak saioa atzeratzea proposatu zien bi aldeei, EAEko Auzitegi Nagusiak gai honi buruz zer ebazten duen jakin arte. Enpresaren abokatuak nahiz LABeko abokatuak onartu egin zuten eskaera.

Beraz, EITBNETeko epaiketarako data berria ETBko eta Eusko Irratiko epaiak ateratzean ezarriko dute.

LABek deitutako kontzentrazioan bi gai aldarrikatu dira: kendutako soldatak itzultzea eta pertsonal buruaren kargu-uztea

EITBko LABek kendutako soldata berreskuratzeko eta kontratazio duina eta gardena exijitzeko kontzentrazioa egin du Administrazio Kontseilukideen aurrean

Atzo EITB Taldeko LABek kontzentrazioa burutu zuen Bilboko egoitzan, Administrazio Kontseilua bildu den egunean. Helburu bikoitza zuen kontzentrazioak: batetik 2010etik soldatari egiten ari zaigun %5aren murrizketa etetea eta dirua itzultzea eskatu dugu; bestetik, aspaldi salatzen gabiltzan kontratazio politikaren berri ematea eta Giza Baliabideetako Zuzendariaren kargu-uztea exijitzeko bildu gara berriz.

LABek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legeak haustekotan ez egiteko bankuen mesedean eta bere langileen kaltean

Hile honetan Madrilgo Auzitegi Gorenak ebazpena kaleratu du Eusko Jaurlaritzak 2010ean langile publiko guztien soldatari %5eko murrizketa egiteko hartu zuen erabakia konstituzioaren kontra izanik, legez kontrakoa dela ebatsiz. Hau da, EAEko enpresa publikoetako langileei soldata lapurtzeko  Konstituzioa urratu egin zuela onartuta dituen eskumenak gaindituta.

BERRIA: ETBren Nafarroako emisioak eteteko agindu du Madrilek

Aurreko Nafarroako Gobernuak jarritako salaketa bat dago oinarrian. Neurria bertan behera uzteko eskatu dio Barkosen gobernuak Industria Ministerioari.

Astelehenean jaso zuen abisua Nafarroako Gobernuak. Gutun bat bidali dio Espainiako Industria Ministerioak, esanez eten egin behar direla ETBren emisioak Nafarroan. Etena "berehala" egiteko agindu dute eskutitzean.

EITBko LABek Argia eta Axier Lopezi elkartasuna eta babesa adierazten die Mozal Legea pairatu duten egunean

EITBko LABek Argia eta Axier Lopezi elkartasuna eta babesa adierazten die Mozal Legea pairatu duten egunean. Ez du onartzen eta ez du onartuko komunikabideetako langileengan inolako presiorik eta zigorrik ezartzea, ez EITBn ez inon, are gutxiago edozein gobernu edo administrazioetatik baldin badator.

ETBko LABek «Egunon Euskadi» eta «En Jake» programen inguruan Erredakzio Kontseiluak ateratako oharrarekin bat egiten du

Euskal Telebistako LABek Erredakzio Kontseiluak ohar bidez adierazitakoarekin bat egiten du. Ohar honetan, Zuzendaritzak «Egunon Euskadi» programaren kaltetan eta «En Jake» delakoaren mesedetan hartutako erabakiaren harira egindako gogoeta jasotzen da. LABek bat egiten du honekin, eta zera azpimarratu nahi du berriro ere:

Etxeko jendearekin baino, «En Jake» programa kanpoko produktora batek egiteak bitako aukera bat agerian uzten du: edo Zuzendaritzak ez du konfidantzarik etxeko erredaktoreengan; edo ez dago prest erredakzioko plantila handitzeko eta kontratazioekin iruzur egiten jarraitu nahi du.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS