EITBko Administrazio Kontseiluak langileei soldata murrizten jarraitzea erabaki du

EITBko Administrazio Kontseiluak atzo egindako bileran 2010ean EAEko sektore publikoko langileentzako agindu zen %5aren soldata murrizketa atzera botatzeko proposamena aurkeztu du LABeko ordezkariak. Epaitegiek ETBko kasuan legez kontrako murrizketa izan zela onartu dutela kontutan hartuta, hain zuzen ere EITBko gainontzeko langileei soldata lapurtzen ez jarraitzea eta epaitegietan jarrita dauden salaketei kontra ez egitea proposatzen zen. Horren aurrean PNVk eta PSEk esaldi ezin ponpoxoagoa eta antzuagoa bezain tranpatia adostu dute, laburrago esanda «legea bete dadila». Hauxe da Administrazio Kontseiluak onartutako testua:

Gure soldaten defentsan, gaur 16:00retan kontzentrazioa Bilbon

EITBko langile-batzorde guztiok deituta, elkarretaratzea egingo dugu astelehen honetan, 16:00etan, Bilboko egoitzako beheko harreran, EITBko administrazio kontseiluaren bilera dagoela baliatuta.

Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB erakunde publikoan soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia EITBko langile guztiei itzultzeko exijituko dugu.

Gaur ere kontzentrazioak egin ditugu. Astelehena 30ean 16:00retan Bilbon berriro!

GURE SOLDATEN DEFENTSAN, LANGILEOK KALERA ATERA GARA

EITBko langile-batzorde guztiek deituta, elkarretaratzeak izan dira EITBko Bilboko, Donostiako eta Gasteizko egoitzetan.

ETBn egin duten moduan, Auzitegi Konstituzionalak eta Auzitegi Gorenak emandako ebazpenak Eusko Irratian, EITBNETen eta EITB baltzu publikoan ere aplikatzeko eskatu dugu langileok. Hau da, soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia EITBko langile guztiei itzultzeko exijitu dugu.

Bilboko kontzentrazioa

Bilbo

Gasteiz

Gasteiz

Miramon

Miramon

 

Osteguna 26an ere mobilizazioak EITBn

Langileen asanbladetan esan bezala, bide judiziala (ekainean izango dira Eusko Irratiko eta EITBNETeko epaiketak) eta erakundeetakoa (Eusko Legebiltzarra eta EITBko Administrazio Kontseilua) abian daude. Baina soldataren % 5aren murrizketa berehala eteteko eta 2010etik gaur arte kendutako diru guztia langile guztioi itzultzeko ahalmena enpresak eta Eusko Jaurlaritzak dute. Beste era batera esanda, borondatea badute, murrizketa eten eta kendutako guztia itzul dezakete. Baina borondatea ez zaie berez sortuko, eta gure ustez bide horretan orain da mobilizatzeko unerik egokiena.

EITBko LABek ere maiatzaren 28an Bilbon dugu hitzordua

Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz. Helburu honekin datorren maiatzaren 28an, mobilizazio nazionala egingo dugu Bilboko kaleetan. Mobilizazio anitza eta dinamikoa izango da, prekarietatea gogorki pairatzen duten langileei hitza emango diena.

EITBko LABek ere larunbaterako deia sustatzen du, jakina

ETBn ere osagarri GUZTIEN proportzioa kobratu behar dira oporretan, jaso berri dugun sententziaren arabera

ETBn ere, Eusko Irratian bezala, oporretan langileek urtean zehar kobratzen dituzten osagarriak eskuratuko dituzte Justizia Auzitegi Nagusiak kaleratu berri duen sententziaren arabera. Beraz, ETBko langileok oporretan ere kobratu behar ditugu urtean zehar kobratzen ditugun plusak:

EITBko langileok lapurtutako %5a itzultzeko exijitu dugu gaur

EITBko langileok kendutako soldataren % 5a itzultzea eskatu dugu Bilboko, Miramongo eta Gasteizko EITBren egoitzen aurrean egindako elkarretaratzeetan.  EITB taldeko sindikatu eta langile batzorde guztiek deituta, Radio Euskadiko, Gasteiz Irratiko, Euskadi irratiko, EITBNET eta EITB enteko langileok izan gara aldarrikapena kaleratzeko ekitaldietan.  ETBko langileak ere bertan izan dira, nahiz eta dagoeneko murrizketa etetea eta atzerapena itzultzea dagoeneko epai bidez lortu duten.

Datorren ostegunean, maiatzaren 26an errepikatu egingo ditugu protestak. Maiatzaren 31n ere, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta. Ekainaren 10ean lanuzteekin hasiko gara.

Kendutako %5a EITBko langile guztioi itzuli!!!

Bilbo Miramon Gasteiz

Urtean zehar kobratzen ditugun osagarri guztiak oporretan ere proportzioz jaso beharko ditugu Eusko Irratian

EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Irratiko sindikatuok jarritako salaketaren sententzia atera berri du. Horren arabera, 2014ko uztailaren 9tik aurrera kobratzen ohi ditugun osagarriak oporretan ere ordaindu behar zaizkigu, proportzioz. Gogora ditzagun zeintzuk diren Eusko Irratiko lan hitzarmenean jasota ditugun soldata osagarrien artikuluak:

Kendutako %5a exijitzeko mobilizazioak hasiko dira jada

LABek ditutako kontzentrazioa, apirileko administrazio kontseiluaren bilera zela etaEuskal Telebistako langileentzat onartu bezala, EITB taldeko gainontzeko langileentzat (Eusko Irratia, EITBNET eta EITB baltzu publikoa) ere 2010etik kendutako soldataren %5a itzultzeko eta murrizketa lehenbailehen eteteko exijitzeko mobilizazio dinamika abiatuko dugu. Oraingoan sindikatu guztiok deituta datozen maiatzaren 19, 26 eta 31 egunetan kontzentrazioak egingo ditugu, eta EITB taldeko langile guztiok gonbidatuta daude parte hartzera:

  • 19an eta 26an: Bilbon eta Gasteizen 9.30etan eta Miramonen 11:00tan
  • 31n: Bilbon 15:30etan, Administrazio Kontseiluaren bilera dela eta

Euskal Telebista Euskal Herri osoan ikusi ahal izatea aldarrikatu dugu langileok

ETBko Langile Batzordeak deituta, eta EITBko gainontzeko Batzordeek bat eginda, kontzentrazioa egin dugu komunikabide publikoak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Izan ere, gobernu espainiarrak erabilitako lege eta mehatxuak direla medio, atzo Euskal Telebistaren seinale digitala eten egin baitzen Nafarroan.

EITBko LABen iritziz, eraso sinple bezain bortitz honekin estatu espainiarrak ETBren “txoriaz” gain, beste hainbat txori akabatu nahi ditu kolpe bakarrez: Nafarroan euskarak eta euskal kulturak (Nafarroako hizkuntzak eta kulturak alegia) duten babesa; Euskal Herria zatikatuta mantentzea; eta “kontakizun bakarraren” estrategiaren ildoa indartzea.

Maiatzak 6 ostirala, 11:30etan kontzentrazioa: «Euskal Telebista Euskal Herri osoan»

Espainiar gobernuak Euskal Telebistaren seinalea Nafarroan heda ez dadin hartutako neurri berriaren aurrean Langile Batzordeak kontzentrazioa deitzea erabaki du.

Maiatzaren 6 ostiralean 11:30etan Bilboko egoitzaren aurrean

EITBko langile guztiok gonbidatuta zaudete «Euskal Telebista Euskal Herri osoan» lelopean egingo den kontzentrazioan parte hartzera, baita dagoeneko change.org-n antolatu den sinadura bilketan zure babesa emateko ere.

Oporretako osagarrien epaiketak

Joan den asteartean (maiatzak 3) egin ziren ETBko eta Eusko Irratiko epaiketak EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, oporretako osagarrien auziaren baitan LABek eta ELAk modu bateratutan sartutako demanda kolektiboaren harira.

Epaia datozen asteotan ezagutaraziko dute.

EITBNETen LABek hasitako prozesu judizialaren epaiketa ere egun berean zegoen deituta, goizean goiz, Bilboko Lan-arloko 9. epaitegian, baina atzeratu egin da.

Auzi honen inguruan Euskal Herrian aurrekaririk ez dagoela ikusita eta ETBko eta Eusko Irratiko epaiketak egun horretan bertan egingo zirela kontuan hartuta, epaileak saioa atzeratzea proposatu zien bi aldeei, EAEko Auzitegi Nagusiak gai honi buruz zer ebazten duen jakin arte. Enpresaren abokatuak nahiz LABeko abokatuak onartu egin zuten eskaera.

Beraz, EITBNETeko epaiketarako data berria ETBko eta Eusko Irratiko epaiak ateratzean ezarriko dute.

LABek deitutako kontzentrazioan bi gai aldarrikatu dira: kendutako soldatak itzultzea eta pertsonal buruaren kargu-uztea

EITBko LABek kendutako soldata berreskuratzeko eta kontratazio duina eta gardena exijitzeko kontzentrazioa egin du Administrazio Kontseilukideen aurrean

Atzo EITB Taldeko LABek kontzentrazioa burutu zuen Bilboko egoitzan, Administrazio Kontseilua bildu den egunean. Helburu bikoitza zuen kontzentrazioak: batetik 2010etik soldatari egiten ari zaigun %5aren murrizketa etetea eta dirua itzultzea eskatu dugu; bestetik, aspaldi salatzen gabiltzan kontratazio politikaren berri ematea eta Giza Baliabideetako Zuzendariaren kargu-uztea exijitzeko bildu gara berriz.

LABek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legeak haustekotan ez egiteko bankuen mesedean eta bere langileen kaltean

Hile honetan Madrilgo Auzitegi Gorenak ebazpena kaleratu du Eusko Jaurlaritzak 2010ean langile publiko guztien soldatari %5eko murrizketa egiteko hartu zuen erabakia konstituzioaren kontra izanik, legez kontrakoa dela ebatsiz. Hau da, EAEko enpresa publikoetako langileei soldata lapurtzeko  Konstituzioa urratu egin zuela onartuta dituen eskumenak gaindituta.

BERRIA: ETBren Nafarroako emisioak eteteko agindu du Madrilek

Aurreko Nafarroako Gobernuak jarritako salaketa bat dago oinarrian. Neurria bertan behera uzteko eskatu dio Barkosen gobernuak Industria Ministerioari.

Astelehenean jaso zuen abisua Nafarroako Gobernuak. Gutun bat bidali dio Espainiako Industria Ministerioak, esanez eten egin behar direla ETBren emisioak Nafarroan. Etena "berehala" egiteko agindu dute eskutitzean.

EITBko LABek Argia eta Axier Lopezi elkartasuna eta babesa adierazten die Mozal Legea pairatu duten egunean

EITBko LABek Argia eta Axier Lopezi elkartasuna eta babesa adierazten die Mozal Legea pairatu duten egunean. Ez du onartzen eta ez du onartuko komunikabideetako langileengan inolako presiorik eta zigorrik ezartzea, ez EITBn ez inon, are gutxiago edozein gobernu edo administrazioetatik baldin badator.

ETBko LABek «Egunon Euskadi» eta «En Jake» programen inguruan Erredakzio Kontseiluak ateratako oharrarekin bat egiten du

Euskal Telebistako LABek Erredakzio Kontseiluak ohar bidez adierazitakoarekin bat egiten du. Ohar honetan, Zuzendaritzak «Egunon Euskadi» programaren kaltetan eta «En Jake» delakoaren mesedetan hartutako erabakiaren harira egindako gogoeta jasotzen da. LABek bat egiten du honekin, eta zera azpimarratu nahi du berriro ere:

Etxeko jendearekin baino, «En Jake» programa kanpoko produktora batek egiteak bitako aukera bat agerian uzten du: edo Zuzendaritzak ez du konfidantzarik etxeko erredaktoreengan; edo ez dago prest erredakzioko plantila handitzeko eta kontratazioekin iruzur egiten jarraitu nahi du.

Euskal Telebistako langileei 2010etik lapurtutako soldataren %5a itzuli behar diete

Gaur jaso dugu ehuneko 5eko murrizketa bertan behera utzi duen Auzitegi Gorenaren epaia. Euskal Telebistako langileei ordutik hona kendutako diru guztia itzultzeko agintzen du epaiak.

ETBko Erredakzio Kontseiluaren oharra dela eta LABek argi utzi nahi du:

Lehenengo eta behin, LABek ez du, inondik inora ere, langile bakar bat beraren profesionaltasuna, hau da, inoren gaitasuna eta meritua zalantzan jarri. Aldiz, Zuzendaritzak modu sistematikoan jartzen du zalantzan urteak eta urteak lanean ari diren hainbat eta hainbat langile finko zein finko ez direnena.

Aukera berdintasun eza da LABek salatu duena. Sentitzen dugu gaizki ulertu, eta inor minduta sentitu bada. Argi utzi nahi dugu, beraz, ez dela pertsonen kontrako salaketa bat, hau da, kultura, ekonomia, eta gizarte arlo-buruen kontrakoa, baizik eta SISTEMA oso baten kontrakoa.

EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpugnatuta, hiru zuzendarik hala eskatuta

Iñako Gurrutxagak, Irune Bañalesek eta Lontzo Sainzek eskatuta, enpresak EITBNETeko hauteskunde sindikalak inpuganatu ditu eta, ondorioz, datorren martxoaren 15ean ez da bozketarik izango.

Zergatik inpugnatu dituzte hauteskunde sindikalak?

Etiketa: 

ETBko Erredakzio Kontseilua lankide bat Arnaldo Otegiren askapenaren ekitaldian parte hartzearen oihartzunaren inguruan

Arnaldo Otegi askatu eta ondorengo ekitaldietan gure lankide baten parte hartzeak izan duen oihartzun politiko eta mediatikoaren inguruan,  Erredakzio Kontseiluak hauxe adierazi nahi du:

Ez zaigu zilegi iruditzen, Ainhoa Lendinez lankideak  beharretik  kanpo egindako jarduera  ETBren aurkako  tresna bezala erabili nahi izana komunikabide zein alderdi politiko zehatz batzuek.

"EL CORREO" ere, ETBko kazetariak presionatzen

ETBko kazetari batek Arnaldo Otegi kartzelatik ateratakoan dantza egitea albiste omen da. Inolako berezitasunik ez dagoen ekimen batean VOCENTO taldeko egunkaria ETBko kazetari bati jazarpena egiteko probestu egin du, horren bidez eta bide berean ETBren ildo informatiboa markatzeko.

Askotxo izan dira alderdi unionistek parlamentuaren bitartez zein bestelako ekimen publiko edo pribatuen bidez egin dituzten eta egiten ari diren presioak EITBren ildo editoriala euren irizpide ideologikoetara bideratzeko. Oraingoan jazarpen ideologikoa komunikabide pribatu eta boteretsu baten bidez egin da, eta zuzenean kazetari bat seinalatzen eta kriminalizatzen saiatuz. Eta "saiatuz" diogu, ezer esan gabe dena esan nahi delako, "dena ETA da" alegia.

 

Langile Batzar irekiak - Soldata murrizketak EI, EITBNET, EITB

LABek langileen asanbladak deitu ditu, zor diguten soldataren %5ren inguruan sindikatuak orain arte egin duena eta hemendik aurrera egingo duena azaltzeko.
 
EITBko langile guztiei irekiak
 
Donostia: astelehena 7, Kontseilu gelan, 14:30ean.
Gasteiz: asteazkena 9, ETBko platoan, 14:00etan.
Bilbo: osteguna 10, Iurreta gelan, 15:00etan.

ETBren kontratazio politika kontrol ideologikoaren mesedetan

Berriro ere, albistegietako ardura postu bat betetzeko, langileen artean konfiantza nahiko eskaintzen duen langilerik ez omen du topatu Zuzendaritzak, eta lan hitzarmenetik kanpo dagoen beste kontratu bat egitea erabaki du. Horrela, dauden bost arloetatik bi ardura daude bertako lan kontratuekin beteta -Politika eta Nazioartea- eta beste hirurak -Gizartea, Kultura eta Ekonomia- zuzendaritza kontratuekin betetzen ari dira. Beraz irizpide profesionalez gain, Lan Hitzarmena eta Lan Poltsa ere urratu egin dira.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS