Eutsi Eider!

Miramongo kontrata bateko langile batek jasandako jazarpena eta kaleratzea salatzeko kontzentrazioa.

BERRIA: Ezker Abertzaleak ETBko albistegietako «diskriminazioaz» galdetu dio Ortuzarri

Ezker Abertzalea legebiltzar taldeak Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusiari galdera bat egin dio, «ETBko albistegietan jasaten duten diskriminazioaren inguruan». Alderdien denbora banaketari buruzko datuak esanguratsuak direla dio Ezker Abertzaleak: «Ezker Abertzalea ETBko albistegietatik kanpo uzteko erabakia nahita egindako jokaera politikoa da. Legebiltzarrean diskriminazio horren gaineko azalpenak emateko eskatzen diogu EITBko arduradun nagusiari». AHTren aurkako mugimenduak, era berean, ETBren «isiltasun informatiboa» salatu berri du.

URTZI URKIZU: «ETB1 ezbaian»

ETB1 kateari buruzko hausnarketak jaso genituen iaz, EITB barnean hausnarketa prozesu batean zirelakoan. Haiek berreskuratzea baliagarritzat gerta daiteke, hainbat blogetan ETB1en gaineko iritzi andana irakurtzen ari baikara azken aldian. Uztailaren 10a arte ez dut blogean idazteko asmorik. Beraz, hemen baduzue zer irakurri: ETB1en inguruko iritziak. Duela urtebetekoak dira, baina haietako asko baliagarriak dira 2006ko udarako. Xabier Euzkitze Berria-n, 2005eko ekainaren 23an egindako elkarrizketa batean: “ETB1ek bere zuzendari propioa izatea garrantzitsua izango litzateke. ETB1en interesak bakarrik defendatuko dituen figura behar du ETBk. Bi kateei begira egon beharrak ez du onik egiten”. Honatx iritzi artikulu sorta:

IPARRAGIRRE SARIAK: Prekarietatearen saria EITB berarentzat

EITBk Miarritzeko Kasinoan banatuko dituenen artean ez dugu «Prekarietatearen Saria» aurkitu, ohiko apaltasunagatik agian. Hori dela eta sail hori ondoen ezagutzen dugunok, kontratetako langileok, sortzea erabaki dugu, Euskal Telebistak berak bene-benetan merezi duelako. Txertatutako esku-orria banatu zuten LABeko ETB eta ENG kontratetako delegatuek Miarritzeko kasinoaren atarian.

ETBn prekarietaterik ez!

ETBk Hego Euskal Herrirako ENG zerbitzuen kontrataziorako deialdi publikoa egin berri du, eta urtea amaitu baino lehen esleituko du, «eskaintzarik onena» egiten dionari seguruenik. ENGak telebistetako albistegiak besteak beste ekoizteko ezinbesteko taldeak dira, irudia eta soinua kalitatez hartzeaz arduratzen den taldea baita, kamerari eta laguntzaile banak osatzen dutelarik.

EITBko grebetan gutxieneko zerbitzuak

Hau da 2004ko UMetako greban ezarritako gutxieneko zerbitzuei LABek irabazitako helegitea. Ondorioz ezin da grabatutako programaziorik ezarri, ezta ohiko programazio informatiboa ere.

Las unidades móviles de la ETB continúan sus movilizaciones

Continuando el hilo de las noticias referidas a las movilizaciones realizadas por l at s trabajadores/-ras de las unidades móviles de la ETB, os comentamos que el domingo pasado se realizó una concentración-encartelada del comité de empresa junto al campo de fútbol de San Mamés en la cual se distribuyeron unos 5000 panfletos explicando la problemática que están viviendo. Las personas allí concentradas se situaron junto a una unidad móvil subcontratada por la ETB para cubrir el partido que se iba a jugar.

EITBko 2001eko Kanpo deialdia: Sua piztu eta gasolinaz itzali nahi.

Iaz EITB eta ETBn 5 Administrazio laguntzaile postu betetzeko amaitu zen kanpo deialdiaren nondik norako harrigarriak azaltzen saiatuko gara, eta laster epaia aterako dela eta enpresan dagoen absurdoaren berri eman nahi dugu, ordutik hona lan hori betetzeko ez baita onartzen eskatzen zen LH1 titulazioaren baliokiderik ez eta handiagorik ere.

EITBko langileok EGUNKARIArekin bat

Prentsa euskalduna, eta orohar adierazpen askatasuna jasaten ari den erasoa ikusita, behean sinatzen dugunok honako hau adierazi nahi dugu.

ETBko prekarietatea salatzen

2002ko urrian egindako prentsaurrekoa eta kontzentrazioak, ETBko kontratetako prekarietatea salatzeko.

ETBk lan istripu bat ia txalotzeari buruz

Aste honetan gure hiru lankide helikoptero istripuan hil direla eta, hainbat komunikabide eta kazetarik erakusten ari diren arinkeriaren aurrean Euskal Telebistako LABek bere honako kritika eta eskaera hau luzatu nahi die: Heriotzak ematen diren kasuetan eta batez ere gure inguruko norbait tartean badago hunkidurak jo bagaitzake ere, zalantzan jartzerik ez dagoen profesionaltasuna goraipatzeko garaian hainbat komunikabide edo kazetarik, sentiberakerian erortzeko arriskuaz ohartu gabe oso garrantzitsua den gai bat arinki jorratu izanaz ohartu nahi dugu.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS