"Cuadrilla busca cita" programaren inguruan sortutako hika-mikaz aritzen da gaur Josebe Egia GARA egunkariaren asteleheneroko zutabean.
ETBk «Cuadrilla busca cita» saioa bertan behera uzteko erabakiaren harira, honela zioen tipo batek, sarrera gisa, bere iritzi zutabean: «Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren xede geldiezinari gerta dakiokeen gauzarik txarrena da bere burua barregarri jartzea, gehiegikerien, hersturen, biktimismoaren eta gustuko ez duen egiaren okultismoaren bidez». Eta bukaera aldera: «Hau da ETBren aukera galdua: gure neska-mutilei espontaneoak izaten utzi eta nabarmen laga zezatela berdintasuna erdiesteko geratzen den bide luzea». Tartean, erradikalismo feministaren inkisidoreak (inquisidoras, haren hitz zehatzetan), EITBko gerra sindikala, oportunismo politiko mehatxatzailea, hedabide antinazionalisten babesa, Emakunderen txaloak, Glenn Fordek Gildari emandako beste txalo ospetsu hori, zentsuraren praktika onanista eta «gertatzen dena sentitzea»-ren aldeko neurologo baten iritzia ere aipatuta.