CGPJ: El Tribunal Supremo confirma que las plazas vacantes de Jefe de Sección de la ETB deben cubrirse con plantilla

http://www.poderjudicial.es/stfls/VgnExtDescriptors/supremo_2.jpgEl Tribunal Supremo confirma que las plazas vacantes de Jefe de Sección de la ETB deben cubrirse por el personal de la plantilla de la empresa

C.G.P.J - Noticias Judiciales: La Sala Cuarta estima que el puesto de jefatura de sección de los servicios informativos está basado en la confianza de la Dirección de la empresa

La Sala de lo Social del Tribunal Supremo ha confirmado la sentencia del TSJ del País Vasco, de 27 de septiembre de 2016, que declaró que las plazas vacantes de Jefe de Sección de los Servicios Informativos de Euskal Telebista S.A. (ETB) deben ser cubiertas por personal de plantilla de la empresa.

El tribunal ha desestimado el recurso de casación interpuesto por ETB contra la sentencia recurrida, que estimó en parte la demanda interpuesta por el sindicato LAB en la que solicitaba que se declarase que era contraria a derecho la práctica de la empresa por la que se cubrían los puestos de Jefe de Sección de Economía, Cultura y de Sociedad de la Redacción de Informativos con personal directivo o gestores.

ARGIA ERREPORTAJEA: EITBko eztabaida saioak - Emakumeak jokoz kanpo

Argazkia: Dani Blanco.Oso boladan daude, iritzi sortzaile indartsuak dira: irrati-telebistetako tertulia saioez ari gara. Hitz eta pitz aritzen dira, makina bat gaiez, sarri elkarri hitza kentzen eta ahotsa goratzen. Solaskideen artean nabarmen gailentzen dira gizonezkoak. Datuak EHUko ikertalde batek eskaini ditu. ARGIAk hainbat tertuliakide eta aurkezleren iritzia jaso du. Zergatik gonbidatzen dituzte hain emakume gutxi? Eta zergatik esan ohi diete emakumeek ezetz gonbidapenei? Zer egin daiteke desoreka konpontzeko?

ETBn lan hitzarmenaren gatazka eremua Euskal Herrian gelditzearen alde elkarretaratzea egin dugu

FORTA eta EITBk Bilbon jardunaldi bat antolatu duela probestuta, Euskal Telebistako Langile Batzordeak elkarretaratzea egin du zuzendaritzak eskubide sindikalen aurka erabilitako estrategiagatik. Hau da, asteartean EAEko Auzitegi Nagusian izandako epaiketan ETBko zuzendaritzak hemendik aurrera gatazka kolektiboak Madrilgo Entzutegi Nagusian ebatsi behar direla defendatu zuen.

Euskal Telebista Espainian dagoela, ze arraio!

EITBko zuzendaritzak negoziazio kolektiboaren estatalizazioa defendatu du Euskal Telebistan bertan ere. Gaurko epaiketatik langileon aldeko epaia irtenez gero, tresna garrantzitsua edukiko dugu ETBn prekaritateari eta iluntasunari aurre egiteko.

Gaur oso epaiketa berezia egin da Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusian, forman eta fondoan. Fondoan epaitzen dena sindikatuok dugun hainbat informazio jasotzeko eskubidea da, eta epaia oso garrantzitsua izango da alde honetatik. Nolabait esateko, 37 informazio mota ezberdin jasotzeko eskubidea aldarrikatu du Langile Batzordeak. Kontratazioen datuak, azpikontraten eta ekoiztetxeen inguruko informazioa, datu ekonomikoak... esan bezala, langileon aldeko epaia irtenez gero tresna garrantzitsua edukiko dugu ETBn prekaritateari eta iluntasunari aurre egiteko. Kontran ateraz gero, txiringito publikoa nahieran kudeatzea errazago izango du Sabin Etxeak.

Etiketa: 

EITBko emakumeek planto egin zuten atzo #M8an

EITBn emakumeen gehiengoak bat egin dugu Martxoaren 8ko plantoarekin eta EITB osoko egunerokotasuna aldatzea lortu dugu maila handian. EITB.EUSeko emakumeen %100ak planto egin du, eta Irratietan zein Telebistan zerbitzu minimoetatik kanpo zeuden ia emakume guztiek ere bat egin dute lanuztearekin.

Martxoaren 8ko aldarrikapenei oihartzuna  emateaz gain, greba feministak EITBn lan egiten dugun emakumeon arteko sarea ehuntzeko ere balio izan du, etorkizuneko elkarlanerako oinarriak ezarriz.

GARA: El Parlamento cuestiona la neutralidad de los servicios informativos de EiTB

0309_eg_urruzunoEl Parlamento de Gasteiz cuestionó ayer la neutralidad de los informativos de EiTB. EH Bildu, EP y PP lo hicieron abiertamente. El PSE dijo que no le gusta cómo funcionan. Solo el PNV está satisfecho.

GARA: 550 editoriales denuncian el veto de EiTB a «El desarme»

0306_eg_desarmeLa Alianza Internacional de Editores Independientes, formada por medio millar de editoriales de 52 países, ha denunciado la decisión de EiTB de censurar el anuncio del libro “El desarme, la vía vasca”, al considerarla una «injerencia en el libre ejercicio de la comunicación».

La decisión de EiTB de censurar el anuncio del libro “El desarme, la vía vasca”, del historiador Iñaki Egaña, continúa generando muestras de rechazo, en este caso por parte de la Alianza Internacional de Editores Independientes, una asociación que reúne a 550 editoriales de 52 países diferentes y de la cual Txalaparta, coeditora del libro junto a GARA y Mediabask, es miembro fundador.

GARA: Zupiria apoya que EiTB censure la cuña que habla de ETA como «organización militar»

0303_eg_liburu1El consejero de Cultura, Bingen Zupiria, apoyó ayer en el Parlamento de Gasteiz que EiTB haya censurado la cuña radiofónica del libro porque define a ETA como «organización militar». Según explicó, «hay que llamar a las cosas por su nombre» y «a una organización que ha causado tanto daño no habría que llamarle organización militar, sino hacerlo por su nombre». Por eso, aplaudió que «EiTB no haya permitido introducir, a cambio de dinero, una idea política con forma de anuncio en su programación».

El consejero respondía a una interpelación del parlamentario de EH Bildu Josu Estarrona que, en el contexto de los actos de censura que se han dado en las últimas semanas, preguntó a Bingen Zupiria por la «censura política» a la que EiTB ha sometido a la cuña del libro «El Desarme, la vía vasca». Estarrona preguntó al consejero si «¿es cierto o es mentira que ETA era una organización militar? Luego, unos dirán que fue revolucionaria, otros dirán que fue terrorista. ¿Pero es mentira que ETA fue una organización militar? ¿Dónde hay ahí un contenido político?».

El consejero se mantuvo en su posición de que no se puede definir a ETA como organización militar, aunque no explicó por qué.

EITBko LABek azken zentsura politiko kasua gaitzesten du, eta zuzendaritzari autozentsurari behingoz uko egiteko exijitzen dio

Iñaki Egaña historialariak idatzitako “Armagabetzea – Euskal Bidea” liburua iragartzeko editorialak prestatutako iragarkia ez emititzea erabaki du EITBk. NAIZ komunikabidearen arabera, EITBko zerbitzu juridikoek zentsuraren arrazoia eduki politikoetan oinarritu du. Halere “EiTBren hedabideetan publizitatea emititzea erregulatzeko arauak” delako txostenaren “printzipio orokorretan” ez da halako arrazoirik esplizitatzen. Zuzendaritzak interpretazio bihurriegia egin du gure iritziz.

EL DIARIO NORTE: La antigua productora del director de ETB multiplica por ocho sus ingresos desde su nombramiento

Eduardo Barinaga, director de ETBLa antigua productora del director de ETB multiplica por ocho sus ingresos desde su nombramiento

Baleuko, la antigua productora del director de ETB, Eduardo Barinaga, recibió en 2017 1,6 millones de euros en contratos para la elaboración de 19 programas. En 2014, el año en que Barinaga fue nombrado por Maite Iturbe para hacerse cargo de las televisiones de EiTB, Baleuko produjo 4 espacios y percibió 0,2 millones de euros.

Etiketa: 

EITBn ere Martxoaren 8an Emakumeok* planto!

Kaixo lankide,

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin bat egin du LABek ere.

Izan ere, 7.680 arrazoi baino gehiago ditugu planto egiteko: emakumeen eta gizonen arteko soldata ezberdintasunak, jazarpen sexuala, soldatapeko lanaren prekarizazioa eta soldatarik gabeko lanen aitortzarik eza,  zaintza lanen banaketa ez justua, kontziliazio  neurri iruzurtiak eta jaiotza sustatzeko politika atzerakoiak…. Eta gaur egungo sistemak emakumeon osasunean, pentsioetan, eta finean, gure bizi baldintzetan ezartzen dituen mugak, besteak beste.

ETBko Errredakzio Kontseiluak Iturenen kameralari bati egindako erasoa salatzen du

Argazkia: eitb.eusEuskal Telebistako Erredakzio Kontseiluak gogor salatu nahi du Fase3ko kameralariak Iturengo inauterietan gure informatiboetarako irudi grabaketan ziarduela jaso duen erasoa. Era berean  gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diogu gure lankideari.

UEMA: UEMAren irizpideak eta eskaerak ETBk euskaldunak erdaraz hitz egitera behartzen dituenean

Azken egunotan, hedabideetan zenbait artikulu eta iritzi argitaratu dira ETBk euskal hiztunei gazteleraz hitz egitera behartzen dielako nahi baino gehiagotan. Zehazki, Alberto Irazu kazetariari Galder Perezek Radio Euskadiko Graffiti saioan euskaraz egindako elkarrizketaren harira sortu da hizpidea batean eta bestean. Ez da lehen aldia, noski. UEMAren irizpideei jarraituz, azken hilabeteotan behin baino gehiagotan entzun baititugu udalerri euskaldunetako alkateak eta ordezkariak euskaraz ETB2n edo Radio Euskadin. Usurbilgo alkate Xabier Arregiren edota Elgetako alkate Iraitz Lazkanoren jarrera, esaterako, eredugarria da, eta hauek zabaldutako bideari heldu diote ondoren beste hainbatek, gertaeraren baten harira mikroen aurrean hitz egitea egokitzen zaienean.

Josu Amezaga: «Gutxiengoa ez gara gu orain, eta horrek zerbait aldatu beharko luke»

Josu Amezaga (Caracas, 1960) EHUko ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate saileko zuzendaria da, eta Nor ikerketa taldean dabil lanean, hizkuntza, nortasuna eta komunikazioa ikertzen. Aurrera begira jarrita: komunikazio estrategia bat behar dugu artikulua argitaratu du Behategiaren urtekarian.

Nola uler daiteke hemen agintean hamarkada luzez egon direnek euskal komunikazio eremuaren alde erabakitasun handiagoz jokatu ez izana?

Zalantzan jartzen dut hemen interesa egon denik herri bat eraikitzeko. Epe laburreko interesak gidatu dituzte: nola eutsiko diogu dugun botereari? Epe luzerako estrategiak galdu dira. Baina historikoa ere bada jarrera: euskal agintariak ez dira inoiz arduratu euskal hizkuntzaz, kulturaz eta komunikazioaz. Ezker abertzalearen hutsegite estrategikoa ere egon da: Espainia autodeterminazio eskubidea onartzera behartzeari eman dio lehentasuna, baina ez da askorik arduratu gero ate hori zeharkatuko duen gizartea eraikitzeaz.

BERRIA: EITBk ez duela Begira kodea betetzen azaldu dute legebiltzarrean

Arantza Gutierrez EHUko irakasleak agerraldia egin zuen, atzo, Eusko Legebiltzarrean.«EITBn telebistako tertulietan emakumeen presentzia handiagoa da irratietan baino». Hala esan zuen atzo Arantza Gutierrez EHUko irakasleak Eusko Legebiltzarrean, Oihana Etxeberrieta EH Bilduko legebiltzarkideak eskatutako agerraldian. Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan ikertzaile taldearen izenean mintzatu zen Gutierrez, eta ondorioztatu zuen gaurkotasun tertuliak «maskulinoak» direla. «Esate baterako, Radio Euskadiko Parlamento en las ondas saioan, ez da betetzen inolaz ere legebiltzarrean dagoen parekidetasuna. Alderdi politikoek gizonak bidaltzen dituzte saiora». Telebista saio baten kasu adierazgarria ere aipatu zuen: «ETB2ko El programa de Klaudio saioan, gehienetan bost gizon eta emakumezko bat egoten dira. Tonua erasokorra izaten da, eta emakume batzuek deseroso sentitzen direla esan izan digute».

Arantza Gutierrez irakaslearen ustez, EITBko saio batzuetan sexismoaren apologia egiten da

Iturbek Miramon erreferentziazko zentroa dela esaten du. LABek ez du berdin pentsatzen.

Atzo BERRIAn Maite Iturbek Miramon erreferentziazko zentroa dela baieztatzen zuen. LABek puntuz puntu gezurtatu egiten du.

Haurreskoletako LABek salatu nahi du atzo ETB2ko albistegietan gure prentsaurrekoari eman zion trataera

Horretan, gure prentsaurrekoaren berria aurkeztean, bai aurkezleak zein pantailan agertzen ziren azpitituluetan “Los trabajadores y educadores de guarderias haran huelga el jueves” zabaltzen zuten.

Haurreskolak Partzuergoko langileen gehiengoa emakumezkoa izanda, hizkuntzaren erabilera ez zaigu egokia iruditu. Bestalde, gure prentsaurrekoan 0­3 zikloaren aitortza politiko eta soziala eskatzen zen bitartean, sektore feminizatu gehienetan gertatu ohi den moduan, gurean ere haurreskoletako lana zaintzarekin lotu zen albistegi honetan.

BERRIA: EH Bilduren ustez, Kataluniaren gaian desoreka dago ETB1 eta ETB2 artean

ETB2ko platoa aterpean eta ETB1ekoa haima txiki baten azpian, Bartzelonan, erreferendumaren egunean.Jaurlaritzako Kultura Sailburu Bingen Zupiriak esan du bi hizkuntzetan ari direla esfortzua egiten

«Zazpi ordu gutxiago, zazpi, ETB1en». Hala jaso zuen Jokin Labaien BERRIAko telebista kritikariak urriaren 28an gertatutakoa. Kataluniako Parlamentuak errepublika independentearen deklarazioa egin eta hurrengo egunean, ETB2k Kataluniako egoerari buruzko bi saio berezi egin zituen —bata goizez eta bestea gauean—, zazpi orduan baino gehiagoan. Aldiz, ETB1ek albistegietan baino ez zuen landu Katalunian gertatzen ari zena. Egoera horren oihartzuna Eusko Legebiltzarrera iritsi da.

EITBko LABek Kataluniako komunikabide publikoaren esku-hartzea salatzen du

Urriaren 3an EITBko langileok egindako elkarretaratzea (Bilbo)Atzo Espainiako gobernuak PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien babesarekin beste hainbat neurri ankerrez gain "Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals" (CCMA) komunikabide publikoa bere gain hartzea erabaki zuen. EITBko LABek lehenengo eta behin Kataluniako prozesu demokratikoaren alde ari den jende guztiari gure babesa eman nahi diegu, gaur egun bereziki gartzelan sartu dituzte bi Jordiak nabarmenduz. Bide horretan Kataluniako komunikabide publikoko langileei ere gure babesa adierazi nahi diegu etor daitezkeen egun ilunen aurrean.

Euskal Herrian ederki asko ezagutzen ditugu espainiar estatuaren neurri antidemokratikoak, eta bere goi-asmoak lortzearren komunikabideak kontrolpean edukitzeak zenbaterainoko garrantzia duen: medioak itxi, kazetariak gartzelaratu, berariazko legeak sortu... Bide horretan gobernuek ezinbestekoa dute, komunikabide publikoak suntsitzea lortzen ez dutenean, sikiera kontrolatuta edukitzea. Eta ez hain zuzen ere jendartearen mesedetan, baizik eta unean uneko gobernuan dagoen alderdiaren mesedetan.

Beñat Sarasola ARGIAn: "Baldintza minimoetatik behera egin genuen lan Sautrelan azken urte osoan"

Sarasolak gidatu du Sautrela azken denboraldian (argazkia: EITB).ETBk erabaki du ez duela gehiago emitituko astero literaturari eskaintzen zion Sautrela programa. Saioaren zuzendari ohiak, Beñat Sarasolak, esplikatu du zer proposatu zitzaion telebistako zuzendaritzari, programak martxan jarraitzeko.

“Azken-azken erabakiaren berri xeherik ez dut”, azaldu du Sarasolak eta gehitu du gai honi buruz esateko dauzkanak maila pertsonalekoak direla, “baina iazko denboraldia nola joan zen jakiteak argi pixka bat emango duelakoan nago”.

2016ko irailean hartu zuen Sautrela aurkezteko eta zuzentzeko ardura, Hasier Etxeberriak programa utzi behar izan zuenean. “Kontua da erredaktorerik ez zutela kontratatu, eta beraz, halako programa bat egiteko baldintza minimoetatik behera, erredaktorerik gabe alegia, egin genuela lan urte osoan”.

Kataluniarekin BAT: Elkarretaratzeak EITBn

Katalunian Urriaren 3an antolatu den Greba Orokorra bultzatzeko Euskal Herrian antolatzen ari diren mobilizazioen testuinguruan, EITBko egoitzetan ere elkarretaratzeak deitu dira:

  • Miramon: 10:00
  • Bilbo: 12:00

#VagaGeneral3O #sindicatsxrederendum

EITBko LABek Espainiar Estatuak Catalunyako komunikabide publikoari egindako mehatxua gaitzetsi egiten du

Informazio eta adierazpen askatasun eskubideen urraketa berria egin du gaur Espainiar Estatuak TV3ri Urriak 1eko erreferendumaz informaziorik ez emateko agindua eman baitio. Kontuan edukita gaiarekin Estatuan gailentzen diren komunikabideek daramaten manipulazio eta partzialtasun handia, argi dago errealitate bat erabat isilarazi nahi dela. Izan ere ehunka mila jendek babesten duen bozkatzeko eta erabakitzeko eskubide demokratikoa ezkutatu nahi eta ezin den errealitate itzel bat da.

EITBko LABek TV3ko zein egun hauetan jazarpena jaso duten «El Vallenc» aldizkariko langileei ere bere elkartasuna adierazi nahi die. Era berean mehatxu mota guztiei jaramonik ez egitera animatzen ditugu ere.

Ohar hau probestu nahi dugu Catalunyako herriari gure animo guztiak luzatzeko, urriaren 1eko erreferenduma normaltasun osoa eta parte hartzerik zabalena izan dezan, eta aldaketa soziala ahalbideratuko duen independentzia zoriontsu bat opatzeko.

BERRIA ERREPORTAJEA: Itzalak argien gainetik

EH Bilduk ekainaren 19an Miramonen egindako bisita ofizialaren argazkietako batzuk ikus daitezke orrialdeotan.Sindikatuek diotenez, ETBko Miramongo egoitzak erreferentziazkoa izateari utzi dio, eta zentro «zaharkitu» bat da orain. Bi urtean, ez da fikziorik grabatu

Miramon, Donostia. Euskadi Irratiaren eta Gaztearen egoitza —EITB Neterako aritzen diren langileak ere han daude—. Baina espazio fisikoaren hiru laurden baino gehiago ETBk hartzen du, batik bat entretenimenduzko saioen ekoizpenerako. Dena den, ia bi urte dira han fikziorik grabatzen ez dela —Go!azen telesaila beste toki batzuetan grabatu dute—. Eskamak kentzen izan zen Miramonen grabatu zuten azkenekoa, eta dekoratuen parte batzuk desmuntatu gabe daudela ohartarazi dute LABeko eta ELAko ordezkariek —2016ko udaberrian erabaki zuen telebistak telesailarekin ez jarraitzea—. BERRIA saiatu da Miramongo zentroko arduradunekin hitz egiten, baina EITBk ez du erreportaje honetan parte hartu nahi izan.

Orriak

Subscribe to LAB - EITB RSS