Hemen zaude

LAB

Subscribe to LAB jarioa
 
Eguneratua: duela 6 min 9 seg

Ulertzen dugu Bizkaibus eta Bilbobuseko bidea ez dela edozein hitzarmen lehenbailehen sinatzea

Az, 2019/01/09 - 16:23
CCOO eta UGTk Bizkaibuseko EMBko hitzarmena sinatu dute. Horrek dakarrena salatzen dugu LABen.

GTH enpresako langileek protestekin jarraitzen dute

Az, 2019/01/09 - 16:04

Lanuzteak egin dituzte, eta Erandioko GTEren aurrean egin dute gaur mobilizazioa. GTE eta GTH, biak dira Gestamp taldeko enpresak. Biharko protestei dagokienez, hamaiketakoa egingo dute enpresaren egoitzaren aurrean, Derion.

Bizkaiko Foru Aldundiko garbiketako langileek lortutako akordioa berretsi dute

Az, 2019/01/09 - 14:36

Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten duten Garbialdiko langileek baiezko biribila eman diote LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek lortutako akordioari.

Babes eta elkartasun osoa eskaini nahi diegu Gasteizko Mendizabalako ikastetxean itxialdia hasi duten irakasle teknikoei

Az, 2019/01/09 - 12:32

Denbora luzez bizi duten babesgabetasun egoera salatu ondoren, urrats bat gehiago eman eta itxialdia egitea erabaki dute beraien eskubideen defentsan.

Biocompost de Álava Aldi Baterako Enpresarako hitzarmena negoziatzeko mahaia osatu da

Az, 2019/01/09 - 11:35
LAB sindikatuak Enpresa Hitzarmena negoziatzeko mahaiaren irekiera, estatalizazioa eta prekarizazioaren kontrako garaipen bat bezala hartzen du.

[IRITZIA] "Azkoiengo Baratzea"

Az, 2019/01/09 - 11:12

LABeko kide Asier Azpilikuetak duela aste batzuk egindako iritzi artikuluaren jarraipena idatzi du, "Berria" egunkarirako. Huerta de Peraltako lan gatazkari buruz hitz egiten du idatzi honetan ere. Zentzu honetan, Azkoiengo enpresako grebalariek beste hitzordu bat dute gaur, urtarrilak 9: auto karabana bat egingo dute, 16:00etan, enpresaren ataritik abiatuta.

Venezuelako herriaren borondatea errespetatzen dugu

Az, 2019/01/09 - 10:51
Iraultza Bolibartarrarekiko Europako Elkartasun sarea osatzen dugun 80 antolakundek baino gehiagok, munduko herri guztien aurrean nazioarteko eskuinak Venezuelako oposizioarekin eta Limako taldea bezala ezagutzen denarekin batera Venezuelako herriak bozken bitartez erabakitakoa ez onartzeko abiaturiko estrategia salatzen dugu.

Eredu berrirako bidean, eskola-jangela publikoak aldarrikatu ditugu EAEn

Ar, 2019/01/08 - 12:49

Prentsaurrekoa eman dugu Bilbon. Bikoitza zen bere helburua. Batetik, Eusko Legebiltzarreko Eskola Jangeletan izandako iruzurrari buruzko ikerketa batzordeak emandakoaren eta Eusko Jaurlaritzako Eskola-Jangelen ereduari buruzko batzordearen balorazioak egitea izan da. Eta bestetik, LABen ustez dagoeneko agortua dagoen eredu horren aurrean, planteatzen dugun eredu berriaren berri ematea.

Huerta de Peraltako grebalarien aldeko beste elkartasun egun bat egingo dugu ostiralean

Ar, 2019/01/08 - 11:40

Huerta de Peraltako langileen greba mugagabeak aurrera darrai, enpresaren jarrera itxia dela eta. Egunotako mobilizazioei segida emateko, astelehenean egindako manifestazioa, tartean, elkartasun egun bat antolatu dugu ostiralerako, Iruñean, hainbat jarduerekin. Joan den ostiralean ere elkartasunerako eguna izan zen; Azkoienen, kasu honetan. Bitartean, grebalariek enpresaren atarian jarraitzen dute protestan. Karpa bat jarri dute gaur bertan, euren egoeraren berri emateko.

[IRITZIA] "Sindikatua, itsaso mugituari aurre egiteko astrolabioa"

Ar, 2019/01/08 - 11:26
LABeko Ekintza sozialeko kide Mikel Alvarezek burujabetza eta eraldaketa sozialari buruz idatzi du.

Aurrera jarraitzen dute GTHko lanuzteek

Ar, 2019/01/08 - 11:10

Gaurkoa izan da Derion dagoen GTH enpresako langileek egindako lanuzteen bigarren eguna. Kotxe-karabana egin dute euren lantegitik Zamudioko Torrelarragoiti poligonoan dagoen Matricerías Deusto enpresara. Han, ordubeteko kontzentrazioa egin dute. Bihar, lanuzteen hirugarren egunean, kalejira egingo dute euren enpresaren inguruan, eta, ostegunean, hamaiketakoa Derion, enpresaren aurrean.

Gasteizko Udaleko Politika Sozial eta Osasun Publikoko Sailak informazioa eskatu du Aterpe Gaueko Zentroaren langile hezitzaileen datu pertsonalen inguruan

Ar, 2019/01/08 - 10:59
LAB, ELA eta ESK sindikatuok eta Arabako HIESaren aurkako Batzordearen enpresa-batzordeak argi utzi nahi dugu ez dugula onartuko Aterpeko langileak izatea pasa den urtarrilaren 1ean egindako zentzugabekeria errepresiobaren turkoburuak izatea.

Bilbo eta Baionan “Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten diegu langileei

Al, 2019/01/07 - 16:03

Abenduan Nazio Batzarrak eztabaidatu eta onartutako Testuinguruaren azterketan zehazten zuen moduan, presoa eta iheslariak etxera ekratzeko borroka indartzea izango da LABen lehentasunetako bat datozen hilabeteetan.

Horrela, LABek dei egiten langileei datorren urtarrilaren 12an eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon eta Baionan deitutako mobilizazioetan parte hartzera. Batzorde Exekutiboko ordezkaritza bana bidaliko du LABek bakoitzera, Garbiñe Aranburu Igor Arroyo Bilbon izango dira, eta Eñaut Aramendi eta Aiora Imaz Baionan.

Babes zabala jaso dute Huerta de Peraltako grebalariek Iruñean

Al, 2019/01/07 - 14:48

Eguerdian manifestazioa egin dute Iruñean, abenduaren 26tik greba mugagabean dauden Azkoiengo Huerta de Peraltako langileek. Udaletxe plazatik abiatu eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ondoren, leku berean amaitu da.

Erabateko jarraipena izan dute Gestamp taldeko GTHko lanuzteek, euren lehen egunean

Al, 2019/01/07 - 14:16

Derioko Parke Teknologikoan dagoen Gestamp taldeko GTH – Gestamp Tool Hardening enpresako langileek, bi ordutako lanuztea egin dute gaur, 12:00etatik 14:00etara. Bien bitartean, kontzentrazioa egin dute enpresa atarian. Lanuzteak egunero egingo dituzte, ostegunera arte, hitzarmen duinaren alde.

Tecuniko langileek kontzentrazioa egin zuten larunbatean, euren lankideen kaleratzearen kontra

Al, 2019/01/07 - 10:04

Larunbata, urtarrilaren 5ean, kontzentrazioa egin zuten Tecuniko langileek Bilboko Arriagaren plazan, euren egoera salatu eta epe laburrean 40 lankide baino gehiago kaleratzearen aurrean protesta egiteko.

Bizkaiko Simply dendetako langileek hirugarren greba eguna izan zuten larunbatean, pairatzen duten lan prekarietatea salatzeko

Al, 2019/01/07 - 09:30

Langileen %70ek egin zuten bat larunbatean, hilaren 5ean, izandako lanuzteekin. Piketeak egin zituzten egun osoan zehar Bizkaiko 24 Simply saltokitan. Enpresak, modu arduragabean bere burua izkutatuz, gatazka gogortu eta luzatzea baino ez du lortuko.

Huerta de Peraltako grebalariak Iruñean mobilizatuko dira astelehenean, enpresaren arduragabekeria salatzeko

Or, 2019/01/04 - 20:50

Joan de asteazkenean, urtarrilaren 2an, Huerta de Peraltako greba batzordeak proposamena helarazi zion enpresari bere langileak greba mugagabea abiatzeara eraman zituen gatazka konpontzeko asmoz. Enpresak berau aztertzeko konpromisoa hartu zuen eta ostiralean, urtarrilaren 4an, erantzutekoa. Bada, greba batzordearen proposamena baztertzea erabaki du. Hortaz, grebak eta mobilizazioek aurrera jarraituko dute. Hurrengo hitzordua astelehenean izango da, 12:30ean, Iruñeko udaletxeko plazatik abiatuko den manifestazioarekin.

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan urtarrilerako deitutako hamar greba egunak erregistratu ditugu

Or, 2019/01/04 - 12:18

Hamar greba egun deitu ditugu EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan, eta gaur egin dugu lanuzte horien erregistroa Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Gizarte Ekimeneko patronalek akordioetara iristeko erakutsitako borondate faltaren aurrean etorriko dira greba eta mobilizazio berri hauek, LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok deituta. Urtarrilaren 16tik 25era bitarte izango dira.

Garbiñe Aranburu: “Ezin da onartu langileak esplotazio eta sasi esklabotza egoeran egotea”

Or, 2019/01/04 - 11:31

Huerta de Peraltako langileek hamar egun bete dituzte greba mugagabean, eta grebalariei babesa emateko elkartasun eguna antolatu dugu. Goizean goizetik, jende andana bildu da enpresaren atarian, eta, eguerdian, manifestazio bat egin dugu Azkoienen. Foru Poliziaren presentzia nabarmena izan da. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du manifestazio aurretik, eta jendarteari dei zuzena egin dio: “Ezin da onartu langileak esplotazio eta sasi esklabotza egoeran egotea”.

Orriak